Hilabetean behin, Labore Oarso eta Arraztalo Elkartearekin elkarlanean, elikadura zaintzea ere badela aldarrikatzen dugu irratsaio honetan. Laboreko Itsaso Larretxeak gidatzen duen saio honetan, atal bakoitzean elikadura, osasuna edota burujabetza hizpide, gonbidatu bat ekartzen dugu jakintza hauetan gehiago sakontzeko asmoz. Hilabeteko lehen asteartetan emititzen da, goizez 11:30ean eta errepikamena 18:00tan.






