Albisteak

Oarsoaldetik barrena Urko Etxebesterekin

Astelehenero bezalaxe, gaurkoan ere Oarsoaldeko albisteen berri eman digu Urko Etxebeste, Oarsobidasoko zuzendariak.

Gaurkoan honakoak landu ditu: Oiartzunen, 010 eta 092 zenbakiak aktibatu dituzte arreta zerbitzua indartzeko eta udalekuetan izen ematea zabalik dago. Errenteria-Oreretan, Papresako langileek lanuzteak egingo dituztela jakin dugu baita, Pontikako erretiratuen elkarteko taberna zabalik dagoela jakin dugu. Pasaian, Itsas Festibalak elkartasun kutsua izango duenaren berri eman digu baita Trintxerpeko inauteriak datozela. Bukatzeko, Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa igandean izango dela esan digu zuzendariak.