“Liburuak hitz eta pitz” saioaren hirugarren atala izan dugu gaurkoan. Haur eta gaztetxoen irakurketa taldeko Udane, Iruri eta Naroa arduratu dira saio hau aurkezteaz. Beste herri batzuetako irakurle taldetako kideen ahotsez gain, gonbidatu moduan Nerea Loiola idazlea izan dute.