Oiartzungo Udalak berriki jakinarazi du 2026an 22,8 milioi euroko aurrekontua izango duela, eta “inoiz izan duen handiena” dela. Hori gutxi balitz, 2025. urteko aurrekontuarekin alderatuta, 2,4 milioi euro gehiago izango dituela zehaztu dute. Guzti honen inguruan hitz egiteko gurean izan dugu Joana Mendiburu Garaiar alkatea.
Oiartzunek inoiz izan duen aurrekonturik handienak dakarren arduraz eta erantzukizunaz mintzatu da Joana Mendiburu Garaiar alkatea.





