Albisteak

Heriotza mintzagai DHEko kideekin

Hiltzeko prozesuaren maila sozial eta instituzionala; kalitatezko heriotza; ehorzketa erritua eta dolua; hiltzeko eskubidea… gai hauetaz eta gehiagotaz hausnartu, ikertu eta jendartean eztabaida zabaltzeko DHE (Duintasunez Hiltzeko Eskubidea) izeneko elkartea sortu zen. Haien ibilbidea eta ekarpena ezagutzeko 4 saio egingo ditugu Oiartzun Irratian. Lehenbiziko saio honetan Iñaki Olaizola Eizagirre, Gipuzkoako DHE elkarteko kidea izango dugu bidelagun.