Urte hasiera gogorra izaten ari da irratian gure kolaboratzaile, bidelagun eta konplize izan den Iban Apaolaza Sancho hil delako.
Lehendik gertu bagenuen ere, 2023an hasi zen gurekin Literhari irratsaioa iruten, hilabeteroko irakurketa gomendioren batekin.
Bihotzez eskertzen dugu era desberdin guztietan jaso dugun elkartasun eta babesa.
Gure aldetik, Oiartzun Irratia urtarrilaren 12an itzuliko da ohiko programaziora.
Maitasun eta besarkadarik goxoenak familiari.
Hariak jarrai dezala. Matte zattugu, Iban!





