Astelehenero bezalaxe Oarsoaldeko albisteen errepasoa egin dugu Oarso Bidasoko Hitzako zuzendari Urko Etxebesterekin. Besteak beste, honakoak izan ditugu hizpide: Oiartzunen, Herritarren sarea egituratzen hasi dela Oiartzun Burujabe; Errenteria 2040 prozesua abiatu dutela; Pasaiako Dantza Festibala, proposamen bila dabilela eta Lezoko Maren Galvez eta Gorka Granado, Euskal Herriko Dantza Txapelketaren irabazle izan direla.