Bitartekaritza zerbitzu berria jarri du martxan Oiartzungo Udalak, bizilagunen artean egon daitezkeen tirabiretan edo liskarretan zubi lanak egin eta adostasunetara iristen laguntzeko. Xehetasunak azaltzeko gurera gonbidatu ditugu Olaia Lasa ongizate zinegotzia eta Xanet Lizeaga bitartekari lanetan dabilen udaltzaina.