Azkue Memoriala Oarsoaldea eta Bidasoa eskualdeetako udazkeneko organo eta musika zikloa da, Jose Manuel Azkue oiartzuar organista handia omentzeko helburua duena. Oiartzungo ekitaldia igande honetan izango da eta KUP abesbatzak bere tartetxoa izango du ziklo honetan. Bertako kidea den Alaitz Guridi oiartzuarrarekin hitz egiteko aukera izan dugu.





