Albisteak

Xanistebanetako barraketako musika

Bi hilabete baino gutxiago geratzen dira herriko festetarako eta herriko gaztetxoek martxan dute Xanistebanetako barraketan zein musika entzun nahi duten proposamen-ekimena. Ttur-Ttur Topalekuak antolatuta, Ttiriki-ttauki (Elizalde Institutua) eta Eskuttun (Haurtzaro) euskara batzordearekin batera eta noski, udalaren laguntzarekin, antolatutu dute aurtengo ekimena. Gurean izan dira Laida Perez, Sara Ayllon, Maialen Sukia eta Olaia Lizarralde.