Albisteak

Urtarrilean V-16 baliza derrigorrezkoa izango da

2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, errepidean arrisku egoera adierazteko V-16 izeneko baliza erabili beharko da, orain arteko triangelu laranjen ordez. Neurriak hainbat zalantza eta kezka eragin ditu herritarrengan eta horiek guztiak argitzen saiatzeko Xabi Garagarza Oiartzungo udaltzainburua gonbidatu dugu gurera.

Xabi Garagarza Oiartzungo Udaltzainburua, urtarrilaren 01etik aurrera errepidean arrisku egoera adierazteko derrigorrezkoa izango den V-16 balizaren erabilpena azaltzen.