Eusko Jaurlaritzak udal haur eskolei aurrerantzean diru laguntzarik ez diela emango jakinarazi du berriki, tartean dago Urmendi haur eskola. Oiartzungo udalak, proposamen bat luzatu dio Eusko Jaurlaritzari; Haurreskolak Partzuergoa izatea Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoan sartuko dena. Joana Mendiburu Garaiar alkateak proposamenak izan duen harreraren berri eman digu Oiartzun Irratian.





