Albisteak

Ugaldetxo, Autobus Magikoaren azken geltokia

Hainbat urteren bueltan, azken HatortxuRock jaialdian berriz ere oholtza gainean ikusi ahal izan genuen Autobus Magikoa musika taldea. Datorren astean, irailaren 27an, Ugaldetxoko festetan izango dira itzulera txiki hau itxiz. Hitzordu hori aitzakia moduan, gurera gonbidatu ditugu Gotzon Retegi eta Xabi Belaunzaran taldekideak.