Hilaren 24a arte eman daiteke izena Oiartzungo Udalaren udaleku irekietan. Beti bezala, uztailean egingo dira udalekuak eta hamabostaldika (batean zein bietan) izena emateko aukera egongo da. Nekane Martiarenak azalpen guztiak eman dizkigu Oiartzun Irratian.





