Albisteak

Udaleku irekiak eta Mugaldekoak gertutik

Oiartzungo Udalak bi udaleku antolatzen ditu herritarrentzat: udaleku irekiak eta 14-15 urteko gaztetxoentzat mugaz gaindiko astebeteko udaleku itxi ibiltaria. Biak ala biak jardun betean diren honetan, bisita bat egitea erabaki dugu gertutik ezagutzeko. Horretarako gurean izan ditugu Nekane Martiarena eta Aitzol Perez de San Roman, hurrenez hurren udaleku ireki eta mugaldeko udalekuetako arduradunak.