ELA eta LAB sindikatuek greba dinamika bat abiatu dute Euskal Autonomia Erkidegoko udal langileen artean, Udalhitz hitzarmena berritu eta langileen baldintzak hobetzeko asmoz. Greba egingo dute gaur “Udaletako lan baldintzak hemen erabaki, udalhitzen eta udaletan edukiak orain!” lelopean. Oiartzungo LAB sindikatuko bozeramailearen hitzak jarraian.





