Xanistebanak ate joka ditugu eta urtero bezala, Oiartzungo gazteek udako abestien zerrenda osatzeko aukera izan dute. Jasotako proposamenekin, Oiartzungo Udako hamar kanta bozkatuenen zerrenda osatu eta ehunka kantekin playlist-a argitaratuko dute. Honi buruz hitz egiteko eta zozketa egiteko gurera etorri dira Eskuttun eta Ttirikittaukiko lagunak: Bihotz Tolosa, Aiora Berastegi eta Manex Elgeta.