Oiartzungo Gazte Sortzaileek III. Metraiak Film Labur Lehiaketa ospatu zuten duela egun batzuk. Bertan, Txapela Studios-eko lagunak suertatu ziren garaile “Arditurri” laburmetraiarekin eta gaurkoan irratian izan ditugu Ander Arrieta, Oihan Gastesi eta Ibai Zarketa proiektuaren inguruan hitz egiten.