Albisteak

Ttirikittauki Podcastaren lehenak

Elizalde Institutuan egitasmo berri bat jarri dute martxan: Ttirikittauki Podcasta. June Etxeberria eta Hegoa Aginaga ikasleek gonbidatu oiartzuar bat ekartzen dute astero pixka bat gehiago ezagutzeko asmoz. Gaurkoan, lehenik, Maialen Oiartzabal eskiatzailea eta Irati Zabala eskalatzailea ipini dira mikrofonoaren aurrean eta, ondoren, Katerin Artola dantzaria.