Asteazkenero lez, gaurkoan ere Munduari So egiteko tartea hartu dugu Txente Rekondo adituaren laguntzaz. Zuzenean edo zeharka, munduko gatazka geopolitiko guztietan zeresana izaten duten AEB eta Txina izan ditugu mintzagai atal honetan, Trump eta Xi Jinping asteburuan biltzekoak direla aprobetxatuz.





