Azken urtetan, VTC zerbitzuaren gorakada nabarmena izan da garraiolarien sektorean eta Oiartzun ingurura ere ailegatu da auzia. Alokairuan dagoen auto gidaridunak eskaintzen dituzten enpresak jada inguruan ikusi ditzakegu eta horrek zuzenean taxien jardunarekin egin du talka. Afera honen inguruan sakontzeko gurera gonbidatu dugu Andoni Urruzola Oiartzungo taxi gidaria.





