Xanistebanen atarian gauden honetan, urtero lez, udalak herriko bizitzari ekarpen esanguratsua egiten dioten eragile eta herritarrak omenduko ditu, tartean Soinuenea Herri musikaren txokoa. Hori dela eta, irratira gonbidatu ditugu Juan Mari Beltran eta Garazi Urdampilleta alkateordea.





