Albisteak

PAPERAK GALDU GABE Feminismoa Oarsoaldean gaur

Oiartzun Irratiaren eta OARSO BIDASOKO HITZAren elkarlanetik abiatutako Paperak Galdu Gabe mahai-inguru ziklotik lehena egin zen joan den martxoaren 7an Oiartzungo Landetxen. Martxoaren 8aren bezpera izanik, eskualdeko mugimendu feministaren gaineko gogoeta egin zuten Uxue Barrenetxea Bruño oiartzuarrak, Eba Ibañez Rozadilla lezoarrak eta Laia Urretabizkaia Mitxelena oreretarrak.