Kontxako banderaren lehen asteburua pasata, igande erabakigarria izango da datorren hau. Emakumezkoen estropadan Arraun Lagunak-ek errenta duen arren, atzetik tinko izango ditu bai Tolosaldeako baita Orioko traineruak ere. Erronka berezi honen inguruan hitz egiteko gurean izan dugu Maider Etxaniz Orioko patroia.