Txaparren jaioa, haurra zelarik geldirik egon ezin zuenetakoa eta bihurri xamarra zela kontatu digu Onditz Uharte Susperregik Zana Zalako saioan. Nerabezaroan aske izatearen beharra deskubritu zuen. Bestetik, lorezaintzan urte askotan ibilia, ostalaritzan beste hainbat urtetan, egun gustura eta lasai bizi dela aipatu digu Onditzek.