Asteleheneroko lez, Oarso Bidasoako Hitzako zuzendari den Urko Etxebeste izan dugu irratian eskualdeko albiste nabarmenenak xehetzen.
Oiartzunen, Ihoteak herritarrei hurbilduko dizkie Ttur-tturrek eta 42. Pala Txapelketa irekia, martxan. Errenterian, Argiteria pubikoaren bi heren LED erakoa da eta Musika eta Ahotsaren Etxea, aurrera. Pasaian, IV. Pasaia Itsas Festibala, maiatzaren 14tik 17ra eta portuak bere jarduerari eutsi dio 2025ean. Amaitzeko, Lezon, erraldoi eta buruhandien konpartsa du herriak: Lezoaundi etaEskailera berriak Markesane parkera iristeko.





