Albisteak

Nafar kostaldeko soinuak Beloagan

Beloaga Bizirik elkarteak Nafar kostaldeko soinuak musika jaialdia antolatu du uztailaren 11rako. Beloaga gazteluan bertan izango da ekitaldia, eta Juan Mari Beltran laukoteak Beloaga lan berria aurkeztuko du. Joxe Etxezurieta elkarteko kideak eman dizkigu xehetasun guztiak.