Mugikortasunari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Oiartzungo Udalak, EHU eta RAZ enpresarekin elkarlanean otsailaren 20 eta 21ean. “Nola irudikatzen duzu Oiartzungo mugikortasuna?” Galderari erantzuteko saio parte-hartzailea izango da ostegunekoa. Ekimen honi buruzko xehetasunak ezagutzeko Joana Mendiburu Garaiar, Oiartzungo alkatea, eta Ander Gortazar RAZ enpresako kidea gonbidatu ditugu Oiartzun Irratira.