“REPSOL”ek Gipuzkoa eta Nafarroako mugetan “ERREKA” deituriko makroeoliko zentrala ezarri nahi du, eta honek 21 km-ko luzera duen ebakuazio linea izango luke, Aranon hasi eta Hernani, Astigarraga, Orereta eta Oiartzungo lurrak zeharkatuz Gurutze auzoko Arkaleko azpiestazioraino. Girizia Mendi Elkarteak eta Domiko herri ekimenak batzar informatiboa antolatu dute gaur 19:00etan udaletxean. Kepa Olaiz eta Imanol Ibarguen gonbidatu ditugu irratira.