Albisteak

Maiatzeko agenda Landetxen

Maiatzeko lehen astelehena izaki, Endika Loiola Irulegi izan da gurean hilabete honetan zehar Landetxeko kultur aretoan izango diren ekimen guztien berri ematen. Antzerkia, zinema, kontzertuak, eskolako bertso-saioak, eta Ibargain musika eskolaren kontzertuak izango dira besteak beste hilabete honetan.