Albisteak

M8az haratago Oarsoaldean

Beste astelehen batez, eskualdeko albisteen errepasoa egin digu Urko Etxebeste, Oarsobidasoako zuzendariak.

Oiartzunen, Urmendiren gaiak zalaparta sortu du eta martxoaren 8aren harira ekitaldiak antolatu dituzte herrian. Errenterian, familia bat etxetik kalera dezakete ostegunean eta Gure Moneta aurkeztu berri dute. Pasaiari dagokionez, etxebizitzako tentsio eremu izendatu dute herria eta Finiren Txokoa zabaldu dute Antxon. Amaitzeko, Lezon, abian da 40. Lesoinu eta Herri Olinpiadak izango ditu berriz ere herriak.