Ostiral honetan, LUTXI ETA ZUHAITZA izeneko dokumentala izango da ikusgai Landetxen, Lander Garro zinemagile eta idazle oreretarraren azken lana. Luzemetrai honek Lucia Urigoitia ETAko militantearen historia kontatzen du, 1987an hil zen Pasaian, Guardia Zibilaren esku, egoera nahasian. Xehetasunetan murgiltzeko gurean izan dugu Lander Garro.





