“Liburuak hitz eta pitz” saioaren laugarren atala izan dugu gaurkoan. Haur eta gaztetxoen irakurketa taldeko Udane, Noa eta Jare arduratu dira saio hau aurkezteaz. Beste herri batzuetako irakurle taldetako kideen ahotsez gain, gonbidatu moduan Idoia Beratarbide ilustratzailea izan dute. Hori gutxi balitz, “Zenbat lo” album ilustratuaren inguruan mintzatzeko aukera izan dute Izaro eta Iraitz Lizarraga eta Nekane Txapartegi sortzaileekin.