Lanin egitasmoko saio berri bat izan dugu irratian. Gaurkoan, Mikel Urdangarinek eta Araitz Mugurutzak Lanin zerbitzuak antolatu dituen hiru trebakuntza ikastaroen berri eman dute, zehazki, Oiartzungo enpresa ertain eta txikiei zuzendutakoak: telefonoz euskaraz hobeto aritzeko ikastaroa, mezu elektronikoak euskaraz idaztekoa eta baliabide informatikoak euskaraz erabiltzen ikastekoa.