Urte hasiera honetan kulturak ez du etenik izango Landetxe aretoan. Endika Loiola kolaboratzailearen laguntzarekin hilabete honi dagokion egitaraua aztertu dugu. Besteak beste, osteguneroko filmak, “Zai, Zoi, Ele” ekimena edota ‘Txilin hotsak’ eta ‘DaDa Ü LaLa’ antzezlanak nabarmendu ditu.





