Albisteak

Korrika Eguna larunbatean

Martxoaren 24ko ordu txikitan igaroko da Oiartzundik 24. Korrika. Aste bete lehenago baina, martxoaren 14an zehazki, Korrika Batzordeak Korrika Eguna antolatu du euskararen hauspoa den ekimen hau behar bezala ospatzeko herrian. Egitarauaren berri emateko gurean izan dugu Maitane Linazasoro Intxixu AEK-ko kidea.