Albisteak

Karmele Etxebeste Iñarra Zana Zalakon

Gaurko Zana Zalako saioko protagonista Karmele Etxebeste Iñarra izan da. Handitan zer izan nahi zuen ez jakin arren betidanik gustatu izan zitzaion haurrekin egotea, eta ogibide horixe izan du jubilatu arte: irakasle. Bidaiatzea du gustuko eta inoiz egin duen bidai berezienaz galdetuta Marokora egindako bidaiak liluratuta utzi zuela aipatu digu Karmelek.