Julen Idarreta Galarraga izan dugu gaurkoan Zana Zalako saioan. Donostiarra izatez, maitasunak erabat zeharkatuta etorri zen Oiartzunera. Hiru seme-alaben aita bihurria, sei urte zituela hasi zen judoan eta gaur egun euskal federazioko presidentea da.





