Joxe Ramon Olaziregi Zulaika ugaldetxotarra izan da gaurko protagonista Zana Zalako saioan. Musika entzun ahala dantzan hasteko gogoa eta beharra izan du txikitatik Joxerramonek. Ez zuen argi zertara dedikatu nahi zuen, baina 1983an, krisi testuinguru betean, bazkide batekin batera Zubillaga aholkularitza bulegoa zabaldu zuen eta bertan eman ditu jubilatu arteko urte guzti hauek, herritarrekin eta lankideekin hartu-emanean gustura.