Albisteak

Josu Ostolaza Zana Zalakon

Josu Ostolaza Galdos izan dugu Zana Zalako saioko 162. gonbidatua. Baionan jaioa, bigarren egunean jada Oreretan hasi zen bizitzen Josu. Txikitatik lotsati eta mugitua, AEK-ko irakaslea da eta egun Korrika egitasmoarekin buru-belarri dabil lanean. Coca colaren zale amorratua dela ere onartu du gaurko protagonistak.