Albisteak

Herriko Hondakinen funtzionamendua ezagutzen

Oiartzungo Udalaren Hondakinen Sailak funtsezko zeregina betetzen du udalerriaren garbitasunean eta jasangarritasunean. Teknikariek koordinatuta, 20 bat langilek osatutako taldeak bi arlo nagusi kudeatzen ditu: Hondakinen kudeaketa eta Kale-garbiketa. Maialen Irastoza hondakinen teknikaria izan dugu Oiartzun Irratian eta herriko hondakinen kudeaketaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dugu.