Azaroaren 28an ekin zioten herrian Euskararen Astea ospatzeari. Bihar, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, ekintza ugari antolatu dituzte baita ere eragile desberdinek. Egitarau zabal honen inguruan hitz egiteko gonbidatu ditugu Aitziber Arnaiz hizkuntz normalizazio saileko teknikaria eta Aitzol Perez de San Roman Ttur-Tturreko kidea.