Atharratzetik Bilbora horixe du ibilbidea aurtengo 24. Korrikak eta hilaren 24an igaroko da Oiartzundik. Hainbat kilometro egingo ditu Korrikak herritik barrena eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea izango da tarte horretan lekukoa eramango duen eragileetako bat. Aurtengoan, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Euskal Pilota Selekzioa omenduko du.





