Albisteak

Euskal kultura aztergai Iratxe Retolazarekin

Oiartzun Burujabek Etorkizuneko Oiartzunen… zer izango da kultura? izenburupean hainbat hitzaldi antolatu ditu. Haietako lehena larunbat honetan, hilaren 7an izango da Landetxen. Kultura ardatz hartuta hainbat gaien inguruan sakontzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Iratxe Retolaza saioa gidatuko duen gonbidatuetako batekin hitz egiteko aukera izan dugu Oiartzun Irratian.