Albisteak

Esti Iragorri Zana Zalakon

Esti Iragorri Gaztañaga izan dugu gaurko Zana Zalako saioko protagonista. Jolasean eta zoriontsu oroitzen ditu Estik haurtzaroko urteak Iturriotzen. Gazterik hasi zen lanean eta bereziki oroitzen ditu Amaxkar tabernan ahizpekin egindako urteak, bertan ikasitakoagatik. Jai-egun gutxi, baina apur hoiek dantza egiteko eta mendira joateko baliatzen zituen. Ondoren Txokolategia ireki zuen beste ahizpa batekin batera eta bertan eman zituen ia jubilatu arteko urteak. Herriko jaien antolakuntzan parte hartzen segitzen du, eta nola ez, ahal duenean dantzan!