Badira urte batzuk erremontean hasi zela gure gaurko gonbidatua. Pasa den larunbatean, Zubiri bikote zuela, ezin izan zuen aurrera egin Oriamendi Erremonte Txapelketako Play Offean. Hala ere, ostiral honetan Erremontari herriz herrin lehiatzeko aukera izango du bikoteak. Astean zeharreko agendan tartetxo bat egin eta gurera hurbildu da Ugaitz Susperregi Ibarguren.