Albisteak

“Erreka zoko hortan” igandean Landetxen

“Erreka zoko hortan” filma eskainiko dute Landetxen datorren azaroaren 16an. Laburmetraia eta lanaren making off-a ikusteko aukeraz gain, Ekaitz Bertiz Apezetxea zuzendarirekin solasaldia izango da. Sunbillako zuzendari gaztea gonbidatu dugu bere lanari buruz hitz egiteko.

Ekaitz Bertiz Apezetxea “Erreka zoko hortan” laburmetraiaren zuzendaria, lanaren nondik norakoak azaltzen. Igandean arratsaldeko 19:00etan egongo da ikusgai Landetxen, Oiartzunen.