Matrikulazio kanpaina betean gauden honetan, Elizalde Ikas Komunitatearentzat ez da nolanahiko ikasturtea. Elizaldek 50.urteurrena ospatuko du aurten eta horren harira hainbat hitzordu antolatu dituzte. Guzti honen xehetasunak emateko gurera gonbidatu ditugu Iñaki Erkizia, David Muñoz eta Ainhoa Otermin.
Elizalde Ikas Komunitatearen proiektua ezagutzeko ate irekietara gerturatzeko garrantziaz hitz egin dute Iñaki eta Ainhoa zuzendariek.





