Albisteak

Bueltan da Oarsoaldeko Hitza

Ikasturte berri hastearekin batera, buelta dira ohiko kolaboratzaileak. Astelehenero bezalaxe, gaurkoan gurean izan da Urko Etxebeste. Labur-labur eskualdeko lau herriko albiste bana jorratu ditu Oarsobidasoko zuzendariak: AP-8ko Oiartzungo ordainlekuaren berritze-lanak, Landarbaso Abesbatzak Suedian lortutako dominak, haur sahararrek gurean igarotako uda eta Portuko sutearen harira, ostegunean deitutako asanblea eta kalejira zaratatsua.