Rebeka eta Pablo urte luzez aritu dira Zuberoa jatetxean lanean. Hura ixtean, mexikarrak eta galiziarrak Oiartzunen eraiki zuten haien bizi-proiektua. BIOK izeneko denda ireki berri dute Putxutxoerreka kalean eta eramateko janaria eskaintzen dute bertan. Pablo Miranda gonbidatu dugu proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko.